UHIN-KARTOIA FABRIKATZEN DUGU

UHIN-KARTOIZKO KAXAK ETA BILGARRIAK

TEKNOLOGIA AURRERATUENAREKIN

INGURUMENA 100% ERRESPETATZEN UHIN-KARTOIA

%

EKOLOGIKOA

%

ERRESPETUTSUA

%

BIRZIKLAGARRIA

INGURUMENA 100% ERERESPETATZEN DUEN UHIN-KARTOIA

AURKEZPENA

Gipuzkoako Oñati udalerrian, Cartonajes Arregui enpresan uhin-kartoia fabrikatzen dugu, hainbat neurritan, gure bezeroen beharren arabera.
Gure instalazioetan fabrikatutako uhin-kartoiarekin, kartoizko kaxak ere egiten ditugu, amaierako produktua garatzeko gure bezeroek emandako zehaztapenei jarraituz.

Gure makina ondulatzaileen teknologia aurreratuari esker, ekoizpen-baliabideak azkar egoki ditzakegu bezeroen eskakizunetara, eta epe labur eta bizkorretan merkatuko eskariei erantzuteko gai gara.

Kartoizko kaxei edo uhin-kartoiari dagokienez dituzuen beharrak edozein izanda ere, jar zaitezte gurekin harremanetan eta galdetu lasai, izan ere, urte askotako esperientziari esker eta teknologiarik aurreratuenari esker, konponbiderik egokiena aurki dezakegu.

Erabiltzen dugun lehengaiaren ia % 100a birziklatutakoa da, eta gure jarduera iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetuzkoa da.

 

1.- NATURAN SORTZEN DA ETA NATURARA ITZULTZEN DA

2.- GURE PLANETARI LAGUNTZEN DIO

3.- GURE SEME-ALABEN ETORKIZUNA ZAINTZEN DU

4.- ARDURATSUA DA INGURUNE NATURALAREKIN ETA SOZIALAREKIN

5.- EZ DA EZER GALTZEN, DENA APROBETXATZEN DA

6.- ERABATEKO BABES-BERMEA

7.- NEURRIRA EGINIKO DISEINUA

8.- PRODUKTU BAKOITZAK KAXA ESTREINATZEN DU

9.- KOMUNIKAZIO-, INFORMAZIO- ETA IRUDI-EUSKARRI HOBERENA DA

10.- AUKERARIK ERRENTAGARRIENA

11.- LEKU GUZTIETAN DAGO

12.- MUNDUKO LIDERRA IZAN DA, GAUR EGUN ERE HALA DA, ETA ETORKIZUNEAN ERE HALA IZATEN JARRAITUKO DU

 

PRODUKTUAK

itUhin-kartoia lortzeko, paperezko zenbait orri batzen dira, eta orri horiek beren artean distantzia berean mantentzen dira, ondulatu bat edo gehiago tartekatzen baitzaizkie. Horrela lortzen da kartoia deformaezina izatea.

Kanpoko orri lisoei “aurpegiak” edo “azalak” deitzen zaie, bitarteko orriei “aurpegi lisoak”, eta kanalak osatzen dituzten uhin-orriei “ondulatua”, “tripa” edo “mediuma”.

Uhin-kartoizko bilgarririk ohikoena azal-hegaldun kaxa tradizionala da.

Aurpegi bakarrekoa (single face – SF) uhin-kartoizko funtsezko elementua da, eta orri liso bat (aurpegi bat) eta ondulatu bat ditu, kolaz batuta.

Bigarren aurpegi bat gehituta, bi aurpegikoa osatzen da. Bi aurpegikoari aurpegi bakarreko bigarren modulu bat gehitzen bazaio, “bi aurpegiko bikoitza” deiturikoa osatzen da. Era berean, ondulatu hirukoitz bat lor daiteke “bi aurpegiko bikoitzari” hirugarren aurpegi bakarreko bat gehituta.

Paperen gramajearen eta uhinen altueraren araberakoak dira trinkotasuna (ECT) eta, batez ere, konpresio bertikalarekiko erresistentzia (BCT). Azken parametro hau da garrantzitsuena, honek adierazten baitu kaxak zenbateko pisua jasan dezakeen gainean karga jartzean.

Makina ondulatzailea deitzen zaio uhin-kartoia fabrikatzen duen makinari. Bilgarriaren fabrikazio-prozesua bi arlo nagusitan bereizten da:

Makina ondulatzailearen bidez kartoizko plantxak fabrikatzea.

Transformazioa (converting), plantxa bilgarri bihurtzeko beharrezkoak diren lan guztiak barne hartzen dituena.it1

Kartoi-fabrikak, beren fabrikazio-prozesuaren arabera, honela bereizten dira: fabrika integratuak (papera jasotzen denetik amaierako produktua entregatu bitarteko prozesu osoa egiten dute) eta manipulazio- edo transformazio-fabrikak (makina ondulatzailerik ez dutenez, beste kartoi-fabrika batzuetatik jasotzen dituzten kartoizko plantxak transformatzen dituzte, amaierako produktua lortzeko).

Uhin-kartoia oinarritzat hartuta, askotariko kartoizko kaxak egiten ditugu, gure bezeroen bilgarri-beharrei ahalik eta konponbide hoberenekin erantzute aldera. Fabrikazio-makina aurreratuenak eta gure bezeroen beharrei erantzuten dugun esperientzia zabala baliatuz, bilgarri gisa erabiltzeko kartoizko hainbat kaxa-mota egiten ditugu. Gure produktuetako asko estandarizatuta daude dagoeneko, baina, gure bezeroekiko lankidetzaren bidez, enpresen eguneroko jardueran sortzen diren bilgarri-behar berriei erantzuteko produktuak diseinatzen jarraitzen dugu. Produktu-eskemak atalean, estandarizatutako uhin-kartoizko kaxa-produktu ugariren eskemak ikus ditzakezue.

Bilgarriei dagokienez dituzuen beharrak eta eskakizunak edozein izanda ere, jar zaitezte gurekin harremanetan, eta galdetu lasai.

Konponbiderik egokiena aurkituko dugu.

Cartonajes Arregui enpresan uhin-kartoizko plantxak, ontziak eta bilgarriak fabrikatzen ditugu, hainbat kalitatetan:

Mikrokanala

D3,D5 eta A kanalak

DD kanala

Triplex

 

KOKAPENA


KONTAKTUA

Zure Izena (beharrezkoa)

Zure E-posta (beharrezkoa)

Gaia

Mezua