INFORMAZIO TEKNIKOA

itUhin-kartoia lortzeko, paperezko zenbait orri batzen dira, eta orri horiek beren artean distantzia berean mantentzen dira, ondulatu bat edo gehiago tartekatzen baitzaizkie. Horrela lortzen da kartoia deformaezina izatea.

Kanpoko orri lisoei “aurpegiak” edo “azalak” deitzen zaie, bitarteko orriei “aurpegi lisoak”, eta kanalak osatzen dituzten uhin-orriei “ondulatua”, “tripa” edo “mediuma”.

Uhin-kartoizko bilgarririk ohikoena azal-hegaldun kaxa tradizionala da.

Aurpegi bakarrekoa (single face – SF) uhin-kartoizko funtsezko elementua da, eta orri liso bat (aurpegi bat) eta ondulatu bat ditu, kolaz batuta.

Bigarren aurpegi bat gehituta, bi aurpegikoa osatzen da. Bi aurpegikoari aurpegi bakarreko bigarren modulu bat gehitzen bazaio, “bi aurpegiko bikoitza” deiturikoa osatzen da. Era berean, ondulatu hirukoitz bat lor daiteke “bi aurpegiko bikoitzari” hirugarren aurpegi bakarreko bat gehituta.it1

Paperen gramajearen eta uhinen altueraren araberakoak dira trinkotasuna (ECT) eta, batez ere, konpresio bertikalarekiko erresistentzia (BCT). Azken parametro hau da garrantzitsuena, honek adierazten baitu kaxak zenbateko pisua jasan dezakeen gainean karga jartzean.

Makina ondulatzailea deitzen zaio uhin-kartoia fabrikatzen duen makinari. Bilgarriaren fabrikazio-prozesua bi arlo nagusitan bereizten da:

Makina ondulatzailearen bidez kartoizko plantxak fabrikatzea.