AURKEZPENA

Gipuzkoako Oñati udalerrian, Cartonajes Arregui enpresan uhin-kartoia fabrikatzen dugu, hainbat neurritan, gure bezeroen beharren arabera.
Gure instalazioetan fabrikatutako uhin-kartoiarekin, kartoizko kaxak ere egiten ditugu, amaierako produktua garatzeko gure bezeroek emandako zehaztapenei jarraituz.

Gure makina ondulatzaileen teknologia aurreratuari esker, ekoizpen-baliabideak azkar egoki ditzakegu bezeroen eskakizunetara, eta epe labur eta bizkorretan merkatuko eskariei erantzuteko gai gara.

Kartoizko kaxei edo uhin-kartoiari dagokienez dituzuen beharrak edozein izanda ere, jar zaitezte gurekin harremanetan eta galdetu lasai, izan ere, urte askotako esperientziari esker eta teknologiarik aurreratuenari esker, konponbiderik egokiena aurki dezakegu.

Erabiltzen dugun lehengaiaren ia % 100a birziklatutakoa da, eta gure jarduera iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetuzkoa da.