PRODUKTUAK

Uhin-kartoia oinarritzat hartuta, askotariko kartoizko kaxak egiten ditugu, gure bezeroen bilgarri-beharrei ahalik eta konponbide hoberenekin erantzute aldera. Fabrikazio-makina aurreratuenak eta gure bezeroen beharrei erantzuten dugun esperientzia zabala baliatuz, bilgarri gisa erabiltzeko kartoizko hainbat kaxa-mota egiten ditugu. Gure produktuetako asko estandarizatuta daude dagoeneko, baina, gure bezeroekiko lankidetzaren bidez, enpresen eguneroko jardueran sortzen diren bilgarri-behar berriei erantzuteko produktuak diseinatzen jarraitzen dugu. Produktu-eskemak atalean, estandarizatutako uhin-kartoizko kaxa-produktu ugariren eskemak ikus ditzakezue.

Bilgarriei dagokienez dituzuen beharrak eta eskakizunak edozein izanda ere, jar zaitezte gurekin harremanetan, eta galdetu lasai.

Konponbiderik egokiena aurkituko dugu.

Cartonajes Arregui enpresan uhin-kartoizko plantxak, ontziak eta bilgarriak fabrikatzen ditugu, hainbat kalitatetan:

Mikrokanala

D3,D5 eta A kanalak

DD kanala

Triplex